NAzioarteko
boluntariotza

EGOAIZIAk lankidetza-proiektuak dituen herrialdeetan ere nazioarteko boluntariotzako esperientziak errazten ditu 2006az geroztik. Orain arte, hogeita hamar gaztek baino gehiagok parte hartu dute proiektuak gauzatzen, ebaluatzen eta horien jarraipena egiten, Eusko Jaurlaritzaren eta Eibarko Udalaren euskal gazte laguntzaileen beken bidez.
EGOAIZIAko boluntarioak tokiko komunitateekin bizi dira, eta beren eraldaketa-prozesuak partekatzen dituzte. Interesa duten pertsonek aurrez prestakuntza jasotzen dute EGOAIZIAren eskutik, tokian bertan kultura trukatu eta aberasteko esperientzia izan aurretik.
Boluntariotza konpromisoaren eta parte-hartzearen munduari elkartasuna erakusteko jarrera eta begirada da.

HURBIL 2022
HURBIL gune irekia da, eta bertan hiru lankidetza-proiektu horien egunerokotasuna ezagutu eta jarraitu ahal izango duzue. Lide eta Claudiak Piura eskualdean “Landa eremuko emakumeak ahalduntzeko” proiektuan izandako esperientziak ezagutuko dituzue, Ainhoak eta Nereak “Arreta soziosanitario integrala” Trujillo Garaian proiektuan eta Iratxek Piura eskualdean “Haur eta gazteen bizi-kalitatea hobetuz” proiektuan izandako esperientziak.

LIDE eta CLAUDIA
Jarraitu hemendik proiektuaren egunerokoa: "GIZONEN ETA EMAKUMEEN SEXU- ETA UGALKETA-OSASUNEKO ZERBITZUETARAKO SARBIDEA ETA KALITATEA HOBETZEA". San Juan de Bigote eta Lalaquiz barrutiak, Morropon eta Huancabamba probintzia, Piura eskualdea, Peru

AINHOA eta NEREA
Jarraitu hemendik proiektuaren egunerokoa: "Arreta SOZIO-SANITARIA INTEGRAL POST COVID", genero-indarkeriaren biktima diren emakume neska eta gazteei arreta berezia eskainiz. Alto Trujillo komunitatean, Peru

IRATXE
Jarraitu hemendik proiektuaren egunerokoa: “MARAYKO HERRI BERRIKO HAURREN ETA GAZTEEN BIZI-KALITATEA HOBETZEA KIROLAREN BITARTEZ” ⚽ Mossako Santa Katalina Barrutia, Morropón probintzia , Piura eskualdea , Peru.
lekukotasunak

“Jende txiki askok, leku txikietan, gauza txikiak egiten, mundua alda dezake”
– Eduardo Galeano –
