GKE-k, ikastetxeek, hezkuntza-sindikatuek eta gizarte-mugimenduek osatutako nazioarteko koalizioa da HAKM, eta 124 herrialde baino gehiagotan dago. Estatuek pertsona guztiek doako hezkuntza unibertsala, kalitatezkoa eta adin guztietarako hezkuntza jasotzeko duten eskubidea bermatzea da kanpainaren xedea, hezkuntzarako eskubidea funtsezko tresna baita pobreziarekin amaitzeko.