BAZKARI SOLIDARIOA

ALDATZEN boluntariotza-taldeak eta EGOAIZIA boluntariotza-taldeak elkarrekin antolatzen dugu jarduera hori. Jarduera horrek Eibarko Udalaren finantzaketa eta zenbait erakunderen lankidetza du.

Ekimen honen bidez, Eibarko gizartea sentsibilizatu nahi dugu, eta nekazaritza txikian aritzen diren Peruko biztanleen ahalegina antzeman eta babestu nahi dugu. Horrela, beren komunitateek garatzen eta bizi duten desberdintasun- eta bidegabekeria-egoera iraultzen lagunduko dugu.

Horretarako, nekazarien eskubideak defendatzen dituzten produktuei ematen diegu protagonismoa, tokiko merkataritza bidezko eta ekologikoko osagaiak dituen menu bat dastatuz. Menu hori, Eibarko Untzaga plazan, elkarte gastronomikoek eta beste laguntzaile batzuek egiten dute, eta urte guzti hauetan izan dugun laguntza paregabea eskertu nahi diegu. Edizio bakoitzean 400 lagunek baino gehiagok parte hartu dute.

Txartela eta 0 plateren salmentaren bidez bildutako dirua Piurako (Peru) APPROCAP Kakao Ekoizle Txikien Elkarteari zuzentzen zaio. (2011tik aurrera EGOAIZIA elkarteak APPROCAP elkarteari lagundu dio Garapenerako Lankidetzako zenbait proiektutan). Horrela, egiten ari den lana sendotzen ari da.

AURREKO EDIZIOETAKO KARTELAK

ARGAZKI GALERIA

2014

2015

2016

2017

2018

#JanaEzDaTxantxa