KONTSUMO ARDURATSUA

Justizia sozialaren, berdintasunaren eta  gure baliabide naturalen (hala nola Bidezko Merkataritza eta kontsumo arduratsua) babesaren alde borrokatzen duten ekimenak babesten ditugu, eta, finantzaketa etikoaren bitartez, garapen jasangarriari laguntzen diogu.

Kontsumoari buruz ikuspegi eraldatzaile bera duten Gipuzkoako eta tokiko eragileekin sarean lan egiten dugu.

Kontsumo arduratsua ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzeko modu bat da, prezioaren eta kalitatearen aldagaiez gain, ekoizpen-ingurunearen ezaugarri sozialak eta laboralak eta ondorengo ingurumen-ondorioak kontuan hartuta. Iraunkortasunarekiko errespetua defendatzen du, bai fabrikazio-prozesuan, baita edozein produktu edo zerbitzuren merkaturatzean ere.

Horrela, Eibar udalerriari erreferentzia-esparru bat eskaini diogu, gizateriarentzat oro har desiragarria den garapen jasangarria marraztu eta praktikan jartzeko, prestakuntzen, kontsumo arduratsuko azoken eta argazki-lehiaketen bidez.

Urtero antolatzen dugun kontsumo arduratsuko azokek kontsumo arduratsuko ohiturak bultzatu nahi dituzte Gipuzkoako komunitatearen artean, ekonomia sozial eta solidarioarekin lotuta dauden kontsumo arduratsu, kontziente eta jasangarriko alternatibak ezagutaraziz. Hala nola, agroekologia, Bidezko Merkataritza, banka Etikoa, kooperatibismoa, energia berriztagarriak, merkatu sozialak, ehungintza, industria, teknologia eta abar, NBEren 2030 Agendari laguntzeko.

AZOKAKO KARTELAK

ARGAZKI LEHIAKETAREN KARTELAK

"Son cosas quiquitas" olerkia

Son cosas chiquitas.
No acaban con la pobreza
no nos sacan del subdesarrollo,
no socializan los medios de producción
y de cambio, no expropian las cuevas de Alí Babá.
Pero quizá desencadenen la alegría de hacer,
y la traduzcan en actos.
Y al fin y al cabo, actuar sobre la realidad
y cambiarla aunque sea un poquito,
Es la única manera de probar
que la realidad es transformable.
(Eduardo Galeano)

VII. AZOKAREN LABURPENA

VI. AZOKAREN LABURPENA

V. AZOKAREN LABURPNA

IV. AZOKAREN LABURPENA

ARGAZKI GALERIA

2016

2017

2018

2019

2020

Murriztu. Berrerabili. Birziklatu