OHITURA TXIKIEK
HERRIA ERALDATZEN DUTE

Erosketa bakoitza tokiko merkataritza babesteko, hurbileko ekonomia indartzeko eta kontsumo-eredu arduratsuago bat eraikitzen laguntzeko modu bat da.

PARTE HARTU ETA LORTU ZURE DESKONTU-BALEAK

Kanpaina honen bidez, Eibar Eraldatuz sareko merkataritza eta zerbitzuak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu, eta herri jasangarriago eta konprometituago bat eraikitzen laguntzen duten ohitura txiki horiek saritu.

Egin erosketak sareko 3 merkataritza edo zerbitzu desberdinetan, bildu 3 zigiluak eta lortu 5 €-KO DESKONTU-BALEAK. 

ZERGATIK PARTE HARTU?
-Tokiko merkataritza eta zerbitzuak babesten dituzu.
-Sareko establezimendu berriak ezagutzen dituzu.
-Kontsumo arduratsuagoa sustatzen duzu.
-Eta, gainera… 5 €-ko deskontu-baleak lortzen dituzu!*

Deskargatu saltokien zerrenda osoa triptikoan.

PARTE HARTZEA OSO ERRAZA DA!

LORTU ZURE ZIGILU-TXARTELA

Egin zure lehen erosketa parte hartzen duen merkataritza edo zerbitzu batean, eta jaso doan zure Eibar Eraldatuz Txartela.

EGIN EROSKETAK SAREKO 3 MERKATARITZATAN

Egin erosketa bana sareko 3 merkataritza edo zerbitzu desberdinetan, eta hasi zure txartela osatzen.

BILDU 3 ZIGILU DESBERDIN

Erosketa bakoitzean zigilu bat, sinadura bat edo online kode bat jasoko duzu. Bildu hirurak eta osatu zure ibilbidea.

TRUKATU ZURE TXARTELA ETA LORTU 5 €-KO DESKONTUA

Eman zure txartel osoa Kontsumo Arduratsuaren Azokan, eta jaso 5 €-ko deskontu-bale bat.*

ba al zenekien eibarren egin dezakezula...?

eibar-huerta

Inguruko baratzeetako produktu freskoak jan

eibar-comprar

Bertako artistek diseinatutako arropa eta artisau-bitxiak erosi

eibar-reparar

Jantziak eta oinetakoak konpondu hauen bizitza luzatzeko

eibar-formar

Tokiko ekoizleak eta kontsumitzaileak zaintzen dituen gizarte bateko kide izan

OROKORREAN PENTSATU, TOKIAN JARDUN

EIBAR ERALDATUZ

 “Eibar Eraldatuz – Eibar Transformador” EGOAIZIA GKE eibartarraren proiektu bat da, kontsumo arduratsua sustatu nahi duena.

Mapa honek erakusten dizu non dauden gizartearekin eta planetarekin adiskidetsuagoa den ekonomia bat babesten duten negozioak edo gizarte-zerbitzuak.

Erabiltzen erraza da eta gure hiria hobetzeko alternatiba solidario eta iraunkorrak aukeratzen laguntzen dizu!

TOKIKO KONTSUMOA ETA BALIOEKIN

Kontsumo arduratsua eta kritikoa egiten dugunean, zerbait erosi edo erabili aurretik pentsatzen dugula esan nahi du. Ingurumenari, justizia sozialari eta gure hiriko pertsonei nola eragiten dien aztertzen dugu, kalean eta etxean gure baliabideak modu adimentsuan erabiliz.

Hurbileko saltokiak garatzeko moduan kontsumitzeko aukera dugu, lan duina babestekoa eta natura babestekoa, etorkizuneko belaunaldiek goza dezaten. Horrela, alde positiboa egiten dugu produktuak eta zerbitzuak aukeratzean!

Eibar Eraldatuz irizpideak

EIBAR ERALDATUZ- EIBAR TRANSFORMADOR” proiektuan parte hartu ahal izateko, hautagai diren saltokiek eta zerbitzuek, eibartarrak izateaz gain, gutxienez honako irizpide hauetako bat bete behar dute:

PARTE HARTU!
Kontsumo arduratsu, iraunkor, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministarako eredu baterantz

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar jasangarriagoa

Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Ekologikoa, Berreralbipena, Ingurumena, Bertakoa, Energia garbia

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar EKITATIBOAGOA

Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Berdintasuna, Ekonomia solidarioa, Bidezko merkataritza, Trukea, Finantza etikoak

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar sozialagoa

Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Artisautza, Hezkuntza, Kultura, Software librea

WhatsApp Image 2020-11-18 at 10.39.19 (5)

¿Qué es el consumo responsable?

Una actitud por parte de las personas consumidoras y usuarias que implica hacer un consumo consciente y crítico, que analiza los impactos ambientales y de justicia social que eso conlleva y que se demuestra a la hora de comprar un producto o contratar un servicio así como en el hogar, empleando eficientemente los recursos de los que se disponen.