BIDEZKO MERKATARITZA

Pertsonen eta haien komunitateen eskubideak errespetatzen dituzten merkataritza-harremanak sustatzen ditugu.

Ezagutu ezazu Eibarko Toribio Etxebarria kaleko 26. zenbakian ateratzen dugun bidezko merkataritzako postuko irteeren egutegia.

0 +
BOLUNTARIO
0 +
SALTOKI
0
URTE SUSTATZEN​
0 %
PROIEKTURA BIDERATUA
BIDEZKO MERKATARITZA KONTSUMITZEKO HAMAR ARRRAZOI

1. Langileek soldata duina jasotzen dutelako.
2. Gizonezko zein emakumezkoek lan beragatik soldata bera jasotzen dutelako.
3.
 Haurren lan-esplotaziorik ez dagoelako
4.
 Ingurumena errespetatzen duelako
5.
Epe luzerako merkataritza-harremana mantentzen duelako
6.
 Ekoizpenaren zati bat aurrez finantzatzen duelako
7.
Erakundeek era demokratikoan funtzionatzen dutelako
8.
 Identitate kulturala errespetatzen duelako
9.
Etekin zati bat komunitate guztia garatzeko proiektuetan erabiltzen delako
10.
 Kalitate handiko produktuak direlako

Kidendarekin eta Aldatzen ALDATZEN Elkartearekin elkarlanean, ikuspegi hirukoitz batetik lan egiten dugu: sentsibilizazioa, boluntariotza eta merkaturatzea. Ikuspegi integral batetik, faktore sozialak, ekonomikoak eta ingurumenekoak jorratzen dituena, gure ekintzetan kontsumo arduratsuaren irizpideak eta printzipioak sustatuz.

Bildutakoaren % 100a bidezko merkataritzako proiektura bideratzen dugu.

Justiziazko merkataritza-eredu bat sustatzen dugu, pertsonen eskubideak eta planetaren zaintza etekin ekonomikoaren aurretik jartzen dituena. Herrien garapena eta pobreziaren aurkako borroka bilatzen duen merkataritza solidarioa.

Gure ustez, jarrerak aldatzea da gizarte-aldaketaren gakoa, eta ipar/hego arrakala murriztea eta/edo ezabatzea. Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua hedatzea herritarrek gizarte-eraldaketan parte hartzeko bide bat da. Sentsibilizazioa salmenta-jarduerekin batera doan elementua da, edo berariaz, hitzaldien, jardueren, prestakuntza-ikastaroen edo idatzizko materialen bidez.

Boluntarioek gauzatzen dute bidezko merkataritzako proiektua. Saltokiko merkataritza-, sentsibilizazio- eta arreta-lanetan antolatzen da, eta talde-jarduerak egiten ditu. Hausnarketarako eta ekintzarako leku bihurtzen diren espazioetan parte hartzen dute, egungo sistema ekonomikoaren ordezko proposamenen inguruan, bidezko merkataritzari eta kontsumo arduratsuari dagokienez.

Bitartekorik gabe erositako elikadura-produktuak, Hegoaldeko herrialdeetako (Ekuador, Peru, Nikaragua, India, Paraguai, etab.) erakunde ekoizleekin harreman zuzena dutenak. Kalitate teknikoa, soziala eta ingurumenekoa bermatzen duten irizpideak betetzen dituzte. Ekoizleek soldata duina jaso dute beren lanagatik, eta etekinak komunitatearen garapenean inbertitzen dituzte.

"Bizitza eztitzeko ez da inor mindu behar"