Beste urte batez, EGOAIZIAtik Eibarko Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azokarekin lotutako Kartel Lehiaketa jarri dugu martxan.

Aurten, «Eraldatzen duten haziak: bizitzari eusten dioten emakumeak eta eskubideak» lelopean egingo dugu, artearen bidez emakumeek bizitzaren, eskubideen eta lurraldearen defentsan duten funtsezko zereginari begiratzeko gonbidapena.

Landa-eremuetako eta herri indigenetako emakumeak eta bizitzaren eta lurraldearen defendatzaileak, beren jakintza, borroka eta proposamenen bidez komunitateei eusten dietenak, natura babesten dutenak eta bizi-eredu bidezkoago, jasangarriago eta solidarioagoetarako bideak zabaltzen dituztenak.

Gai hori sormenaren eta hizkuntza grafikoaren bidez irudikatzeko gai diren bi kartel bilatzen ditugu, agroekologia, elikadura-subiranotasuna, kontsumo arduratsua, ekonomia solidario eta feministak edota pertsonen, komunitateen eta naturaren zaintza bezalako gaiak uztartuz.

SARIAK

80 €-tan baloraturiko SARIA
Gazteen kategoria: 11 eta 15 urte bitartekoak.

150 €-tan baloraturiko SARIA
Helduen kategoria: 16 urtetik gorakoak.

Zure lana 2026ko irailaren 8tik urriaren 5era aurkez dezakezu, helbide honetara bidalita:
lehiaketaegoaizia@gmail.com

Kontsultatu oinarri guztiak onartutako formatuak, beharrezko dokumentazioa, balorazio-irizpideak eta parte hartzeko baldintzak ezagutzeko.

Utzi zure aztarna sortzaile eta jasangarria!