Urriaren 24an, azoka dugu Eibarren!

Urriaren 24an, Eibarko Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azoka ospatuko dugu! 10:30etik 14:30era, Errebal plaza ezagutzeko, partekatzeko eta gozatzeko proposamenez beteko da. Eta gauza asko prestatu ditugu!

Azoka bat baino askoz gehiago

Goizean zehar, nekazaritza ekologikoko eta sasoiko produktuak, tokiko eta bidezko merkataritzako produktuak, artisautza, osagarriak eta moda jasangarria dituzten postuak egongo dira.

Ekonomia sozial eta solidarioko ekimenak, erabilera-lagapeneko etxebizitza-kooperatibak, finantza-zerbitzu solidarioak eta gure ekonomia kontsumitzeko, ekoizteko eta antolatzeko modu asko daudela erakusten diguten beste aukera batzuk ere ezagutzeko aukera izango da.

Izan ere, produktu eta zerbitzu bakoitzaren atzean erabaki garrantzitsuak daude: nola ekoizten diren, zer baldintzetan eta zer-nolako ekonomia sustatu nahi dugun.

Jarduerak ere izango ditugu!

Gosari ekologiko batekin eta zuzeneko musikarekin hasiko dugu goiza. Haurrentzako tailerrak, sukaldaritza zuzenean eta kontsumo arduratsuari buruzko «Patata beroa» jolasa, adin guztietako pertsonentzat prestatua, ere izango dira.

Gainera, bi erakusketa ikusteko aukera izango dugu:

«La vida en el centro, una mirada feminista sobre la economía solidaria», REAS Euskadi. 11:30ean, Zaloa Pérez, REAS Euskadiko koordinatzaileko kidea eta generoaren erreferentea, gurekin izango da bisita gidatu batean.

2026ko Kartel Lehiaketa. Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanak ezagutzeko aukera izango dugu. Emakumeak, eskubideak eta bizitzari eusten dioten lanak izan dira aurtengo lehiaketaren ardatz.

Eta amaitu aurretik, azokako produktuekin osatutako saskien zozketa eta Kartel Lehiaketaren sari-banaketa egingo ditugu!

Goizeko egitaraua  

  • 10:30–11:30: EKOgosaria: Gosari ekologikoa eta musika zuzenean.
  • 11:30–13:30: Haurrentzako tailerrak: txapak eta margoketa.
  • 11:30: «La vida en el centro» erakusketaren bisita gidatua, Zaloa Pérezekin (REAS Euskadi).
  • 12:00: «Patata beroa» jolasa, adin guztietarako.
  • 12:00–14:00: EKOerrezetak: sukaldaritza zuzenean Miriam Chefintegrativarekin. 
  • 14:00: Saskien zozketa, azokako produktuekin, eta 2026ko Kartel Lehiaketaren sari-banaketa.

Keinu txikiak, kontsumitzeko beste modu batzuk

Ba al duzu mugikor zaharrik kajoi batean gordeta? Ekarri! Azokan zehar, erabiltzen ez diren telefono mugikorrak biltzeko gune bat egongo da, berreskuratzeko eta birziklatzeko.

Debegesak etxebizitzen energia-eraginkortasuna neurtzeko kitari buruzko informazioa ere eskainiko du, gure energia-kontsumoa hobeto ezagutzeko aukera ematen duen tresna hori ezagutarazteko.

Eibar Eraldatuz: zure erosketek saria dute!

Eibar Eraldatuz kanpainan parte hartu duzu? Ez ahaztu txartela ekartzea!

Hiru saltoki desberdinetako hiru zigilu lortu badituzu, azokan txartela 5 €-ko deskontu-bale baten truke aldatu ahal izango duzu, sareko saltoki eta zerbitzuetan erabiltzeko.

Gogoratu bonuak izakinak agortu arte banatuko direla!

Errebalen ikusiko dugu elkar!

2026ko urriaren 24a, larunbata
10:30–14:30
Errebal plaza · Eibar

Zatoz proiektuak ezagutzera, kontsumitzeko beste modu batzuk deskubritzera eta bestelako goiz batez gozatzera. Zure zain izango gaituzu!

Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren IV. Azoka Egoaizia, Aldatzen eta Biolur elkarteek antolatu dute, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debemenen laguntzarekin.