
Nor zaitugu? Zutaz hitz egin
Nerea Vázquez naz eta 21 urte dekodaz. Haur Hezkuntzako ikasketak amaitu berri daukadaz eta laster Gizarteratze gradua amaituko dot. Orain arte, irakasle laguntzaile aritu naiz Caritasen, eta begirale udaleku batzuetan. Gainera, eskaut monitorea eta dantza modernoko irakaslea naiz.
Betidanik musikarekiko interesa izan dot, eta horrexegatik bizitza osoan musikaz inguratu naz. Txikitan musika-hizkuntza eta pianoa ikasi nebazan eta gaur egun egunero abesten eta gitarra jotzen dot.
Zerk bultzatu zintuen kooperante izatera?
16 urterekin Cadizeko auzolandegi batean parte hartzeko aukera izan neban, eta nire esperientzia hain positiboa izan zan, non hauek gehiago egiten jarraitu nebazan. Benetan gustatzen jatan zerbait zala konturatu nintzan. Izan ere, disfrutatzen neban bitartean, pertsonalki aberastu ninduezan pertsonak ezagutu nebazan.
Aurten beste aukera bat aurkeztu jata eta zalantzarik gabe aurrera emateko asmoa dot; beste errealitate batzuk ezagutzeko eta horietan modu eraginkorrean esku hartzeko gogoak baidekodaz.
Zer uste duzu behar dela kooperante izateko?
Nire ustez, horrelako errealitate bati aurre egin aurretik, aldez aurretiko gogoeta egitea garrantzitsua da, baita hemen erdizka ezer ez uzteko sentsazioa ez izatea ere. Horrela, burua eta oinak beti egoera bakoitzean izango doguz, eta sortzen jakuzan aukerei erantzun ahal izango deutsegu.
Zer da gehien nahi duzuna?
Ikasi dodanarekin bat izango dodazan lehenengo esperientziak izateko gogoak dekodaz. Errealitatea, ziur, bizi dodanarekin alderatuz, oso desberdina izango dala badakit, baina ikasteko eta hazteko motibazioa dot.
Nola ezagutu zenuen Egoaizia eta zergatik hasi zara lankidetzan haiekin?
Lankidetza proiektuan parte hartzeko hautatua izan nintzan eta nire profila han, Peruko Alto Trujillon, egiten dirazan zereginekin bateragarria izan zan.
EGOAZIArekin egingo dodan lana ez dauka soilik musikarekin zerikusia izango, laguntza psikologikoa ere bai eskainiko dogu, benetan ere honetan aritzeko nahiak areagotu dauzanak.
“Arreta soziosanitario integrala”
PROIEKTUA: ARRETA SOZIO-SANITARIA INTEGRAL POST COVID, arreta berezia eskainiz genero-indarkeriaren biktima diren emakume neska eta gazteei. Alto Trujillo komunitatean, Peru
2022ko uztailaren 8tik irailaren 25era
Aliantzak: Kutxa Fundazioak finantzatutako proiektua, FE eta ALEGRIAren tokiko laguntzarekin