Nor zaitugu? Zutaz hitz egin

Ainhoa naiz, fisioterapeuta eta Valentziako Unibertsitateko kooperazio masterra amaitzen ari naiz. Beti izan naiz pertsona aktiboa, urteak eman nituen Urgain klubean igerian, non jende zoragarria ezagutzeko aukera izan nuen eta gaur egun nirekin daramadan balore asko transmititu zizkidaten.

Nire etapa profesionalean kirolari profesionalekin eta ofizio ezberdinetako langileekin lan egin dut, norbanakoaren lanpostuaren eta bizi-kalitatearen arteko harreman handiaz jabetuz, baita lantokiko zainketak eta harreman profesionalek duten garrantziaz ere. Orekan emakume asko lagundu ditugu haien haurdunaldi prosezuan eta erditze ondorengo etapetan nagusitzeraino, emakumeen arretaren mundu ederrean sakonduz eta bizi garen sistemaren ikuspegia aldatuz; hau hobetzeko bidean lan egiten jarraituz.

Natura eta kirola gustatzen zaizkit; niretzat energia dosi bat da aire librean ariketa egin ahal izatea eta ingurune naturala zaintzen saiatzen naiz, baita etxean lorezaintza eta hortua lantzen.

Zerk bultzatu zintuen kooperante izatera?

Bidaiatzeko eta beste kultura batzuk ezagutzeko jakin-mina izan dut beti, horregatik txikitatik lankidetzaren munduak erakarri ninduen. Gaur egun, elkarlanaren irudia aldatu eta zer den hobeto ulertuta, mundu bidezkoago eta guztientzako kalitatezko zerbitzuen alde borrokatzera bultzatzen nau nire militantzia ohiak.

Zer uste duzu behar dela kooperante izateko?

Pazientzia, denbora, gogoak eta erraztasuna lankidetzan aritzeko; irekia izan behar da koperantea izango den persona, errespetuz inguruneak, kulturak eta komunitateko pertsonek eskaintzen duten informazioa bereganatu ahal izateko.

Zer da gehien nahi duzuna?

Pozik nago komunitateko jendearengandik ikasten jarraitzeko aukeraz; antzinako emaginak edo mendeetan zehar lan ezberdinetarako erabilitako teknikak eta ahoz ahoz transmititu direnak entzun eta ikasteko.

Nola ezagutu zenuen Egoaizia eta zergatik hasi zara lankidetzan haiekin?

Egoaizia Euskadiko GGKEen koordinakundearen bitartez ezagutu nuen, gustatu zitzaidan pandemia dela eta geldirik egon beharrean euren proiektuetan aurrera jarraitu izana. Harritu ninduen erakundearen ahalmen eta hedapen handia hain txikia izanik eta Eibartarren elkartasuna, mundu mailan eskubideen aldeko ahaleginak batuz.

“Arreta soziosanitario integrala”

PROIEKTUA: ARRETA SOZIO-SANITARIA INTEGRAL POST COVID, arreta berezia eskainiz genero-indarkeriaren biktima diren emakume neska eta gazteei. Alto Trujillo komunitatean, Peru

2022ko uztailaren 8tik irailaren 25era

Aliantzak: Kutxa Fundazioak finantzatutako proiektua, FE eta ALEGRIAren tokiko laguntzarekin