Kontsumoa Kontzientziarekin, Kontzientzia Kontsumoan
Hurbildu zaitez 3. Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azokara, Egoaiziak eta Biolur-ek antolatuta!
📅 Noiz: urriaren 11, larunbata
⏰ Ordutegia: 10:00 – 14:30
📍 Non: Untzaga plaza, Eibar
EGITARAUA
10:00 ➤ Azokaren hasiera eta irekitzea
11:30 ➤ Haurrentzako tailerra EkoOiz-ekin
12:00 ➤ Sukaldaritza tailerra @miriam_chefintegrativarekin
13:30 ➤ Sagardo-dastaketa: pintxo eta sagardo Lizagasarrekin 🍏🥂
14:15 ➤ Kartel Lehiaketako sari banaketa
14:30 ➤ Saski zozketa, azokako produktu ekologiko eta arduratsuekin 🎁
📌 Goiz osoan zehar:
– Garaiko eta bidezko merkataritzako produktuak 🌽
– VIII. Arte Lehiaketako kartelen erakusketa 🎨
– Bizitza Jokoan erakusketa 🖼️
– Kooperatiba sozialak: etxebizitza partekatua, finantza etikoak eta bestelako zerbitzu solidarioak
– Etxebizitzen energia-eraginkortasun kit-a ezagutu (Debegesa) ⚡️
– Bizikleten konponketa 🚴, ordenagailuak 💻 eta mugikorren birziklapena 📱
– Moda arduratsua, artisautza, tokiko osagarriak eta gehiago ♻️
Gainera, #EibarEraldatuz ezagutzen jarraitu ahal izango duzu, komunitatea eraldatzeko herritarren parte-hartzean oinarritutako tresna digitala.
💬 Ohiturak birpentsatzeko, kontzientzia pizteko eta komunitatea sendotzeko elkartzen gara. Aurtengo leloarekin —“Kontsumoa Kontzientziarekin, Kontzientzia kontsumoan”— kontsumo arduratsuago eta kontzienteago baten aldeko eguna ospatuko dugu.
📌 Gorde data!
