Euskadin, urtean ia 248.000 tona elikagai xahutzen dira.*

Elikagaiak xahutzen ditugunean, ez dugu janaria bakarrik galtzen. Baliabideak, lana eta aukerak ere bai. Izan ere, elikagai bakoitzaren atzean pertsonak daude.

Irailaren 29 honetan, elikagaien galera eta xahutzeari kate osoan zehar begiratu nahi diogu: ekoizpenetik eta banaketatik hasi, eta denda, jatetxe, jantoki eta etxeetako aprobetxamendu eta kontsumoraino.

Kontsumo kritikoa ez da erosteko unean bakarrik hasten. Nork eta nola ekoizten duen, zer baldintzatan, zer eragin dituen eta bidean aprobetxatu gabe geratzen diren elikagai eta baliabideekin zer gertatzen den ere galdetu behar diogu geure buruari.

Zer aldatu beharko litzateke Donostian elikagai gutxiago xahutzeko?

Kontatu gure inkestan eta parte hartu 75 €-ko 2 bonuren zozketan, Saretuz sareko saltokietan erabiltzeko.

EZ GALDU!

📅 Urriaren 8an gai honi buruz hitz egiten jarraituko dugu “Lurraldetik kontsumora” webinarraren bidez, Bolivia, Peru eta Euskadi/Donostiako landa-eremuko emakumeen eta erakundeen esperientziak partekatuz.

WEBINAR – info gehiago hemen


*iturria: ELIKA Fundazioa / Gobierno Vasco, 2026.