Proiektu berria martxan Donostian: #DonostiaBaloreekin!
Egoaiziatik, Paz y Solidaridad Euskadi-rekin elkarlanean eta Donostiako Udalaren laguntzarekin, Donostia bidezkoago, gizatiarrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko ekimen bati ekin diogu.
#DonostiaBaloreekin ekimenaren bidez, hausnarketa eta elkarrizketarako espazioak ireki nahi ditugu kontsumo arduratsuari eta lan duinari buruz. Sentsibilizatu, ikusgarri egin eta eraldatu, gai hauek gure eguneroko elkarrizketen eta erabakien parte izan daitezen.
ZER EGIN NAHI DUGU?
Mundua aldatzen duten erabaki txiki bakoitzean, uste dugu momentua dela Donostia bidezkoago, gizatiarrago eta jasangarriago baten alde egiteko
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?
Gure balioek gidatzen dituzte gure erabakiak, kontsumitzen eta lan egiten dugun moduak islatu egiten baitu nolako gizartea eraiki nahi dugun. Elkartasunean, justizia sozialean eta planetaren errespetuan sinesten dugu, etorkizun hobe baten zutabe gisa.
💡 Balioak dituen Donostia posible da, eta elkarrekin eraikiko dugu! Batu #DonostiaBaloreekin ekimenera!
📅 2025ean zehar, jarduera berritzaileak, topaketak eta hausnarketarako espazioak sustatuko ditugu, herritarren iritziak entzuteko, ezagutza partekatzeko eta ekintzarako bultzada emateko.
Ekimenak eta ekitaldiak
– Martxoak 15 – Kontsumo Arduratsuaren Eguna (IKUSI GEHIAGO)
– Maiatzak 1 – Langileen Nazioarteko Eguna
– Maiatzak 10 – Merkataritza Justuaren Munduko Eguna
– Urriak 7 – Lan Duinaren Munduko Eguna
Zure iritzia entzun nahi dugu!
Proiektu honek herritarren ahotsa jaso nahi du. Horregatik, urtean zehar hainbat inkesta egingo ditugu gai interesgarriei buruz, eta emaitzak partekatuko ditugu.
1. inkesta Kontsumo arduratsua eta lan duina
