07 Uzt 2026
2026 HUrbil
Erakusketa honetan, “BUNA: Isiltasun osteko ahotsak”, argazki, dokumentu grafiko eta dokumental baten bidez, ikusleak gerra ikusezin baten errealitatera eta Tigrayn bizirik irauteko borrokan ari direnen istorioetara hurbiltzera gonbidatzen dugu.
Argazkiak: Ximena Borrazás – Edgar Gutierrez – Iñaki Luis
Film labur dokumentala: Iñaki Luis
XXI. mendeko gerrarik odoltsuena
2020ko azarotik, Tigray, Etiopiatik iparraldera dagoen eskualdea, suntsipen-agertoki bihurtu da. Bizitza hautsiak, etxe deseginak, eta gerra baten izugarrikeriak markatutako gorputzak. Hainbeste gerratako bat, ahanzturaren putzu mediatikoan galtzen dena, isildutako gerra bat, non 600.000 pertsona baino gehiago hil eta 120.000 emakume eta neska inguru bortxatu dituzten.
Emakumeen eta nesken aurkako
sexu-indarkeria masiboa, gerra-estrategia gisa
Gatazka hau, gizateriaren aurkako krimenek markatu dute, eta Tigray-ko biztanleria aurrekaririk gabeko krisi humanitario batean murgildu ditu. Emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria gatazkaren estrategia genozidaren ardatz nagusia izan da. Sexu-indarkeriatik bizirik atera direnek trauma sakona jasaten dute, bortxatutako emakumeak estigmatizatzen dituen gizarte batean, haien mina are gehiago larriagotuz.
Ahaztutako krisi humanitario horri erantzuteko, EGOAIZIA euskal GGKEak lan nekaezina egin du gerra piztu zenetik bertako bazkideekin batera, eta funtsezko laguntza eskaini die gehien kaltetutako komunitateei. Herritarrak nekazaritzako erresilientzia-tekniketan trebatu dituzte, eta elikagaiak, nekazaritza-tresnak, haziak, erlauntzak, oiloak eta abereak banatu dituzte, inolako laguntzarik iristen ez zen eremuetan bizirauteko bitartekoak bermatzeko.
Gainera, gatazkaren eragin psikologikoaz jabetuta, EGOAIZIAk laguntza emozionaleko programak ezarri ditu bizirik dirautenei sendatzen eta beren traumei eta galereei aurre egiten laguntzeko. Kafearen errituala, Buna, gune seguru bihurtu da, non emakumeak elkartu, esperientziak partekatu eta beren bizitzak berreraikitzen hasten diren. Etiopiako kulturan lotura eta hausnarketa adierazten duen erritual horrek esanahi berria hartu du erresilientziarako eta ahalduntzerako tresna gisa.
EGOAIZIAk gogorarazten digu elkartasun globalaren eta ekintza txikien boterearen garrantzia, munduko txokorik ilunenetan itxaropena eta justizia ereiteko.
En Egoaizia creemos firmemente en el poder de la comunidad y en la capacidad de cada persona para marcar la diferencia. Tú también puedes ser parte del cambio y contribuir a construir un mundo más justo y solidario.
2026 HUrbil
2026 HUrbil
Berriak

Promovemos el desarrollo económico de los territorios rurales, impulsando la competitividad de las actividades económicas productivas (agrarias y no agrarias) de los pequeños productores y productoras y el desarrollo de iniciativas empresariales que aprovechen los recursos locales.

Promovemos una cultura ciudadana y el fortalecimiento de las instituciones de sociedad civil y Estado mediante la formación de actores y la concertación y articulación de las organizaciones (públicas y privadas) locales y regionales.

Trabajamos desde lo local….. con otro mundo posible. Y necesitamos tu colaboración. ¿Quieres participar?