Maiatzak 9: Bidezko Merkataritza ere feminismoa da.
Bidezko merkataritza ez da soilik prezioa.
Bidezko merkataritzak kate osoan baldintza duinak, egonkortasuna eta parte-hartzea bermatzea du helburu. Ekoizpen askotan, emakumeek lanaren zati handi bat egiten dute, baina ez beti baldintza beretan ezta aitortza berarekin ere.
Bidezko merkataritza aukeratzeak haien autonomia eta bizi-baldintzak hobetzen laguntzen du.
Kontsumitzean, zer baldintza babesten ditugun eta zer eredu sostengatu nahi dugun erabakitzen dugu.
Horregatik, kontsumoa ere eraldaketarako tresna indartsua izan daiteke.
Maiatzeko bigarren larunbata, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, Egoaizia eta Aldatzen elkarteetatik zure iritzia jaso nahi dugu.
Parte hartu inkesta labur honetan (3 minutu) eta lagundu kontsumo arduratsuago eta bidezkoago baterantz aurrera egiten Donostian.
ZURE IRITZIA ENTZUN NAHI DUGU!
Parte hartu Saretuz Mapako dendetan erabiltzeko 75 €-ko bi bonuren zozketan. Zure iritzia kontsumo arduratsuari eta lan bidezko eta jasangarriago batean duen eraginari buruz funtsezkoa da.
*2026ko maiatzaren 29 arte duzu parte hartzeko aukera. Ondoren irabazleen izenak argitaratuko ditugu.
SARETUZEN GIDA EZAGUTU
Saretuz kontsumo kontzientearen gidak Donostian modu arduratsuagoan kontsumitzeko irizpideak, baliabideak eta alternatibak biltzen ditu: tokiko eta sasoiko elikagaiak, bidezko merkataritza, ekonomia soziala edo hiri-ekimen komunitarioak, besteak beste.
