EGOAIZIA-ko lan taldeak, zurekin, 2021eko memoria partekatu nahi dugu. Beste urte bete – eta hogeitabat dira jada – jasotako erronkei erantzuna ematen saiatu gara, pertsonen duintasuna erdigunean jarriaz.
Errealitateak aurre egiteko orduan ezartzen dituen zailtasunak ez dira gutxi, baina horiekin guztiekin ere, proiektu horien bidez onuradun izan diren komunitateak eta pertsonak munduan eragin esangurasutsuak sortzen dituen eta garapen iraunkorra babesten duen lankidetzaren parte izan dira.
EGOAIZIAn, azken urte honetan egindako lana ikusita, esker onez, konpromisoz eta ilusioz beterik gaude, eta, elkartasunarekiko, justizia sozialarekiko eta ekitatearekiko duzun begikotasuna ezagututa, gure poza zurekin partekatu nahi dugu. Mundua eraldatzen saiatzen dugun guztiok toki bat dugulako EGOAIZIA-ren proiektuan.
Eskerrik asko zure laguntzagatik eta lanean jarraitzen dugu, AMORE EMAN BARIK!