Nor zara? Kontaiguzu zure inguruan…

Kaixo! Nire izena Lur da, 24 urteko gasteiztarra naiz. Ez dut inoiz oso argi izan zer izan nahi dudan edo zertara dedikatu nahi dudan nire bizitza, gauza ezberdinak probatzea gustatzen zait eta batez ere gauza berriak ikastea. Nire ustez pertsona jatorra, arduratsua eta sentibera naiz, pertsonekin konektatzeko gaitasuna dudala ere esango nuke.

Zein izan dira kooperante izatera bultzatu zaituzten arrazoiak?

Betidanik probatu nahi izan dudan zerbait izan da. Nire amaren lagun minenak nazioarteko lankidetzan egiten du lan eta asko miresten dudan pertsona bat da, orduan nik uste beti izan dudan desio bat izan dela. Ez ezagutzea herrialde bat bidaiatzen soilik, baizik eta bertan lan eginez. Gainera HEGOAko masterrean derrigorrezkoa da kooperante modura praktikak egitea titulazioa eskuratzeko, orduan dena ederto atera da.

Zure ustez, zer behar da kooperante izateko? Gaitasun berezirik behar dela uste duzu?

Nire ustez, gaitasun bereziren bat baino sentsibilitatea da behar dena. Beste pertsonekiko jatortasuna eta ikuspegi zabala munduan dauden errealitate eta sinismen ezberdinekiko. Pertsonak ulertzeko nahia eta gaitasuna.

Zer espero duzu beste komunitate batzuekin bizitzeko esperientziatik jasotzea?

Asko ikastea eta errutina ezberdin bat bizitzea. 

Nola ezagutu zenuen EGOAIZIA eta zerk bultzatu zintuen harekin kolaboratzera?

HEGOAko masterra burutzen nenbilela euskal autonomia erkidegoan lanean dabiltzan GGKE guztien zerrenda bat pasatu ziguten eta hor aurkitu nuen EGOAIZIA. Webgunea gainetik ikusita segituan bidali nien mezua, haiekin praktikak egin nahi nituela esanez eta hasieratik gertutasuna nabaritu nuen. Lehenengo elkarrizketatik oso gustora sentitu nintzen haiekin eta proiektuen inguruan hitz egiten zutenean nabaritzen zen mimo handiarekin egiten dutela lan, beraz hori izan zen EGOAIZIArekin kolaboratzera eraman ninduenak.

Beste zerbait kontatu nahi diguzu?

Eskerrak ematea EGOAIZIAri eta CIPCAri ni aukeratzeagatik praktika hauek burutzeko eta ikasten jarraitzeko aukera emategatik. Eta gogo asko dauzkadala berriz ere lomo saltadoa jateko.

“Educación Universal

PROYECTO: “Fortalecimiento de habilidades socioemocionales, artísticas, e interculturales y manejo de tecnologías en la institución educativa rural de Quispicanchi, Cusco, y no rural de Trujillo, La Libertad, Perú” Fe y Alegría 44 – Fe y Alegría 63
Lugar: Alto Trujillo
Financia: Ayuntamiento de Eibar.
En alianza con: Aldatzen (Eibar)