HORRELA OSPATU GENUEN GURE 25. URTEURRENA
Azaroaren 22an, emozioz, memoriaz eta komunitatez bete zen Portalea, Egoaiziaren 25. urteurrena ospatzeko. Lau hamarkada erdi elkartasuna ereiten Eibartik, lurraldeen arteko zubiak eraikitzen eta eraldaketa-prozesuak lagunduz, bai hemen eta bai Hego Globaleko herrialdeetan.
Ekitaldia Marisabel Albizuk, Egoaiziaren sortzaileetako batek, ireki zuen. Bere hitzek une hunkigarria ekarri zuten, eta 25 urte hauen esentzia islatu zuten: ereindako lehen haziak, konpromiso partekatua eta loratzen jarraitzen duten ametsak.
Ondoren, oso sorpresa berezia bizi genuen: Luznorte Films-eko taldeak, Isiltasunaren indarra dokumentalagatik Orcasitasko Zinemaldi Nazionalean jasotako saria eman zigun, zuzenean gure ekitaldian. Errekonozimendu honek bereziki hunkitu gintuen, ahots isilaraziei emandako protagonismoagatik eta kolektibotasunaren indarra aldarrikatzeagatik.
Jarraian, 25 urte hauetako gertaera nagusiak berreskuratu genituen, ikus-entzunezkoen eta parte-hartze dinamiken bidez. Bide kolektibo horren oinarrian egon diren pertsonen konpromisoari esker, elkarrekin egindako ibilbidea berreraiki genuen.
Horren ostean, Muxote Potolo Batek egindako testigantzen bideoa proiektatu zen: boluntarioen, lagunen, aliatuen eta lankideen ahotsek partekatutako esperientziak, emozioak eta oroitzapenak entzun genituen.
Eta emozioa gorenera heltzen ari zenean, beste sorpresa bat: Ixone Asategui bertsolariak, une hartarako propio sortutako bertsoekin, hitz biziaren bidez ekarri zuen indarra eta sentiberatasuna.
Ekitaldia Juanma Cano (Cadena SER) kazetariak dinamizatu zuen: giro goxoa, umorea eta zentzua uztartuz, une bakoitza josten eta narratibari segida emanez.
Amaitzeko, ekitaldira gerturatutako guztiei haziak eta egutegiak banatu genizkien, ospakizunaren oroigarri gisa; sinbolo gisa: orain arte egindakoaren eta oraindik loratzeko dagoen guztiaren isla.
Eta noski, txin-txin egin genuen elkarrekin, Portaleak prestaturiko pintxoak dastatu genituen, eta Amasarte Labeak eskainitako postre artisauen gozamenez itxi genuen ospakizuna. Amaiera gozo eta borobila, zalantzarik gabe.
💛 Topaketa honek egindako bidea berresten digu, eta elkarrekin jarraitzeko indarra ematen.
Eskerrik beroenak bazkide, boluntario, lankide, aliatu, lagun eta babesle guztiei, urrundik etorri zaretenei eta betidanik ondoan egon zaretenei:
jarraitzen dugu elkartasuna ereiten!
👇 Jarraian, egun berezi honetako argazkiak eta bideoak partekatzen ditugu, une hauek berriz bizitzeko.
Muxote Potolo Batek egindako bideoak
Gure historia
Eta hemen duzue Marisabelen gutuna, memoria, konpromiso eta itxaropen partekatuaren omenez.
25 URTE dela hasi ginen gauzak biadamoduan egiten. Aurretik bagenbiltzan era batera edo bestera mundua beste erabatekoa izan behar zuela pentsatzen eta ekinean…
Baina zertan genbiltzan gutariko bakoitzak orain dela 25 urte?
Hemen gaudenon batzuk mundua zelan zegoen ez genuen guztiz gustokoa. Eta ez zan gu txarto bizi ginelako, aldiz. Gu horren ondo bizi eta beste persona batzuk horren txarto bizi zirela ikustean, mugitu arazi zigun. Ez zan gauzia horrela izan behar. Talde txiki artan, San Andres parroquia eta Aldatze Ikastetxearen inguru marian genbiltzan. Ebanjelioa irakurtzean ezin genuen berdin jarraitu. Eta gure herrian horren arrunta zan antolakuntza, antolatu egin ginen.
No podemos olvidar que esta asociación eibartarra es fruto de otras tantas semillas que en Eibar se han ido sembrando durante tanto tiempo. Asociacionismo, organizaciones de todo tipo, grupos de personas comprometidas…cada una de las que estábamos hace 25 años todas esas semillas las llevábamos con nosotras, así que no fue tan raro que estatutos en mano nos diéramos de alta como Asociación.
Pero no todo era hacer. También pensábamos. Fuimos cuidando el criterio del cómo hacer. Y tuvimos quienes nos ayudasteis. Ibais por delante y teníais más capacidad. Alboan, os mirábamos, os escuchábamos, os preguntamos…Mesa de Cooperación Municipal de Eibar, el lugar en el que contrastábamos los cómos.
Y sobre todo fuimos conociendo personas organizadas como en Eibar pero lejos de Eibar: Organizadas, con criterio, con objetivos, conscientes de la injusticia que sufrían y de las posibilidades que se les negaban…
Hazi asko izan genituen gure baitan. Eibarko haziak eta kanpotik heldutako haziak. Eta lur emankorrarekin topo egin zuten.
Lur emankor honek emandako fruitu hau ospatu nahi dugu.
La injusticia y empobrecimiento de personas y territorios no es cuestión de dependencia, de más desigualdad, sino de revertir estas situaciones. Por eso hemos mantenido siempre una distancia corta con el resto de los lugares con los que hemos colaborado.
Durante 25 años hemos pasado tiempos mejores y peores. Recibiremos un premio el mes que viene. Pero no siempre ha sido así. Hemos superado falta de confianza, sospecha por el destino del dinero, críticas por atender necesidades de lejos y no a las cercanas, crisis económicas con recortes en la solidaridad…En estos 25 años la constante ha sido permanecer fieles a nuestro proyecto por la justicia, la fraternidad, la igualdad. Y esto ha sido posible por la permanencia de vosotros y vosotras. Eibartarrok jakin izan dozue solidaritzaren alde mantendu eta hau eskertu baino ezin dogu egin.
Muchas semillas recibidas a través de personas, instituciones, así que nos tocaba rentabilizar lo recibido. Ezin genuen alperrik galdu jasotakoa.
Semillas que han tenido relevo. Horregatik gaurko ospakizun honek jende askoren ospakizuna behar du izan.
Egoaizia munduarekiko begirada bat da. Egoaizia es un modo de estar en la vida. Ospatu dezagun.
Eskerrik asko!!



