đź“… Azaroaren 21a
🕔 17:00–19:15
📍 Donostiako Emakumeen Etxea

Datorren azaroaren 21ean, ostirala, Donostiako Emakumeen Etxeak “Tejiendo resistencias feministas: trabajo digno y consumo responsable entre lo local y lo global” elkarrizketa hartuko du, Paz y Solidaridad Euskadik eta Egoaiziak sustatua, Saretuz, REAS Euskadi eta Donostiako Udalaren lankidetzarekin.

Arratsaldean zehar, aktibistekin, sindikalistekin eta tokiko zein nazioarteko erakundeetako ordezkariekin partekatuko ditugu esperientziak, lan duinaren, kontsumo arduratsuaren eta ekonomia feministaren inguruko zubiak ehunduz.

Lehen zatia Donostiako erakunde aliatuekin elkarrizketa bati eskainiko zaio, estrategiak eta tresnak trukatzeko gunea, lan duinaren, kontsumoaren eta ekoizpen kontziente eta arduratsuaren inguruan.
Ondoren, otarteko txiki baten ostean, Estela DĂ­az, Buenos Aires Probintziako Emakume eta Aniztasun ministroa, eta Katherine Escobar, El Salvadorreko trans aktibista eta sindikalista, izango ditugu hizlari; haiekin batera lan eskubideak, ekonomia zaintzaileak eta erresistentzia feministak jorratuko ditugu.Topaketa hau aukera paregabea izango da borrokak konektatzeko eta ikaskuntzak partekatzeko, begirada feminista, internazional eta eraldatzaile batetik.
Erresistentziak ehuntzea, zaintzeko modu bat ere badelako. đź’ś

Donostia Baloreekin!