Gaur Ababari buruz kontatzen dizuegun istorioa oilo batzuekin, oilategi batekin eta bere familiaren bizibidea berreraikitzen hasteko aukera batekin hasi zen.

Gerran, familiak zeukanaren zati handi bat galdu zuen: etxea eta senarrak lanerako erabiltzen zuen tuk-tuka ere bai. Handik denbora batera, Ababa Egoaiziak 4YBINekin batera garatzen duen proiektuetako batean parte hartzen hasi zen. Oiloak, oilategia eraikitzeko materialak eta jarduera martxan jartzeko laguntza jaso zituen.

Gaur egun, hasiera txiki hura handitzen joan da. Oiloen hazkuntzatik lortutako diru-sarrerekin, Ababak oilo gehiago erosi ditu eta, bere ekimenez, ahuntzen hazkuntzan ere inbertitzen hasi da. Diru-sarrera horiei esker, gainera, familiaren beharrei erantzun diezaieke, besteak beste, elikagaiak erosiz edo seme-alaben eskola-materiala ordainduz.

Laguntza-prozesuak aurrera jarraitu du EGOAIZIAk eta 4YBINek eskainitako negozioen kudeaketari buruzko prestakuntza baten bidez, bere jarduera indartzen jarraitzeko tresna berriak eskainiz.

Emakume bakoitza une eta egoera desberdin batean dago. Ababaren kasuan, hurrengo urratsa orain arte eraikitakoa garatzen jarraitzeko tresna berriak aurkitzea da. Izan ere, laguntzeak une bakoitzeko beharretara egokitzen jakitea ere esan nahi du. 💜

Bide honetako etapa desberdinetan, EGOAIZIAk eta 4YBINek Ababari laguntzeko aukera izan dugu, Rioja Altaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesari esker.