“BUNA: Isiltasun osteko ahotsak” erakusketa Eibarren

Eibarko GGKEa den Egoaiziak aurkezten du “BUNA: Isiltasun osteko ahotsak” erakusketa, ekainaren 2tik 27ra bitartean ikusgai egongo dena Arrate Kultur Elkartean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Inaugurazio ofiziala ekainaren 5ean, osteguna, 18:00etan izango da, Egoaiziaren 25. urteurrenaren jarduera programaren baitan. Ekitaldiak barne hartuko ditu erakusketaren bisita gidatua, LuzNorte Films-ek ekoitzitako film laburraren emanaldia eta solasaldia Kunom Hailu (4YBIN erakunde etiopiarraren zuzendaria) eta Iñaki Luis (dokumentalaren zuzendarikidea) lagun. Amaitzeko, Etiopiako janari tipikoa izango da dastatzeko, eta kafe-zeremonia tradizionala ospatuko da emakume tigrinyar baten eskutik.

🎟️ Sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

BUNA – Erakusketari buruz

2020ko azarotik, Etiopiako iparraldeko Tigray eskualdea XXI. mendeko gerra odoltsuen eta isilduenetako baten eszenatoki bihurtu da. 600.000 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta 120.000 emakume eta neskato inguruk sexu-indarkeria sistematikoa pairatu dute, gizateriaren aurkako krimenen testuinguruan. Blokeo militarrak, lehorteak eta goseteak areagotu duten krisi humanitario hau ia erabat kanpoan geratu da arreta mediatikotik.

Egoera horren aurrean, Egoaizia GGKE eibartarra izan da lehenetarikoa eskualdean laguntza humanitarioa ematen. Hasieratik, tokiko erakundeekin lankidetzan aritu da, elikagaiak, haziak, abereak eta tresna agronomikoak banatuz, baita laguntza psikosoziala ere, batez ere sexu-indarkeriaren biktima izan diren emakumeekin. “Buna” izeneko tokiko kafearen errituala espazio terapeutiko bilakatu da, emakumeek beren mina partekatu, loturak berreraiki eta kolektiboki sendatzeko aukera izan dezaten.

Erakusketak 30 argazki jasotzen ditu, euskaraz eta gazteleraz idatzitako testuekin lagunduta. Irudiak Ximena BorrazásEdgar Gutiérrez eta Iñaki Luis fotokazetariek egin dituzte; guztiak gatazka, migrazio eta gatazken osteko testuinguruetan esperientzia handiko profesionalak dira. Haien lanak National Geographic, The Guardian, Le Monde, BBC edo El País bezalako komunikabideetan argitaratu dira, eta euren begirada konprometituak testuinguruaren gogortasuna zein protagonista diren emakumeen duintasuna erakusten ditu.

Erakusketa osatzeko, LuzNorte Films-ek ekoitzitako 18 minutuko film laburra proiektatuko da, non sexu-indarkeriatik bizirik atera diren emakume tigrinyarren testigantzak jasotzen diren, eta kafearen inguruan elkartzeak nola bihurtu den sendatzeko, komunitatea berreraikitzeko eta traumatismoari aurre egiteko tresna kolektibo bat.

NOR GARA?
Ximena Borrazás (web) 
Edgar Gutiérrez (web)
Iñaki Luis – Luz Norte Films (web)
4YBIN ngo (facebook) 

Ekimen honen bidez, Egoaiziak isilarazitako ahotsak plazaratu nahi ditu, gerraren aurpegi ezkutuena azaleratuz eta Euskaditik nazioarteko elkartasunaren aldeko konpromisoa berretsiz.

Informazio gehiagorako, elkarrizketetarako edo material grafikorako:
📧 info@egoaizia.org
🌐 www.egoaizia.org