BIDEZKO MERKATARITZAREN AZOKA UNZAGA PLAZAN

“Iraganaren aztarnak, etorkizunaren haziak: kontsumo arduratsuaren bidaia bat”

đź“… Maiatzak 17
🕙 10:00 – 14:30
📍 Unzaga plaza, Eibar

Dastatzeak, haurrentzako tailerrak, zozketak… eta askoz gehiago!

Aurten, “Iraganaren aztarnak, etorkizunaren haziak” lemapean, azokan gure kontsumo ohituren bilakaeran jarriko dugu arreta: gure aiton-amonen praktika jasangarrietatik gaur egungo kontsumo azkar eta globalizatura.

Jarduera ludiko eta material hezitzaileen bidez, kontsumoaren ondorio sozial eta ingurumenekoak hausnartzera gonbidatuko dugu jendea, eta praktika kontzienteagoak eta bidezkoagoak berreskuratzearen garrantziaz jabetzera.

Eguneko proposamen nabarmenen artean:

  • Haurtxoko gunea: jolasak, eskulanak, aurpegia margotzeko txokoa eta kontsumoaren iragan eta orainaren inguruko puzzle erraldoia, belaunaldiak lotuz eta pentsamendu kritikoa sustatuz.

  • Merkataritza justuko produktuen salmenta-postua: elikagaiak, kosmetika eta beste hainbat produktu duintasunez ekoitzita.

  • Dastatzeak: zaporeak ezagutzeko eta haien atzean dauden pertsonei eta baldintzei buruz gehiago jakiteko aukera.

  • Merkataritza justuko produktuen saskien zozketa, azokako standetan parte hartzen duten guztientzat.

  • Tokiko ekimenen presentzia, hala nola Eibar Eraldatuz, ingurune bidezkoago eta jasangarriago bat eraikitzeko indarrak batuz.

Komunitate gisa elkartzeko, ideiak partekatzeko eta mundu bidezkoago batekin dugun konpromisoa sendotzeko aukera ederra izango da. 

Zatoz Unzagara aldaketarako urrats bat gehiago ematera!