1. Astea

Lehen astea egina! Pixkanaka, ordutegi eta klima berrira ohitzen hasi naiz, nahiz eta azken hori gehiago kostatzen ari zaidan, negua izateko hemen beroa ez baita desagertzen. Astea bulegoan hasi nuen eta hasieratik oso harrera ona egin zidaten CIPCAko kideek.

Asteko lehen egunetan, parte hartuko dudan proiektuari buruzko dokumentuak irakurtzen eta talde-bileretan eman dut, nola lagun diezaiekedan ikusteko. Ostegunean lehenengo aldiz bulegotik ateratzea tokatu zitzaidan, Azucena kidea Buenos Airesera lagundu nuen eta egun osoa bertan eman genuen. Goizean bilera batera joan ginen udaletxean, Cabrito jan genuen Anaren dendan (arratsaldean formakuntza parte hartu zuen emakumeetako bat) eta osasun-zentrora joan ginen proiektu berri batean parte hartzeko proposamena egiteko. Arratsaldean zonaldeko Emakume taldearekin laugarren formakuntza egin genuen. Hainbat dinamikaren bidez, formakuntzak eragin politikoa egiteko orduan nola artikulatu behar diren eta  prozesuan zer oztopo aurki ditzaketen azaldu genuen. Hau izan da, zalantzarik gabe, astean gehien gozatu dudana! Hala ere, onartu behar dut nire lehen egunean parte hartu ahal izan nuen etenaldi aktibo eta distreei buruzko prestakuntza ere oso dibertigarria eta aberasgarria izan zela.

Badakit datorren astean Anderson kidearekin egongo naizela proiektuaren zati hezitzaileenan lanean, proiektuaren jarraipena justifikatzen laguntzen dudan bitartean. Gogo handiz datorren asterako eta lanean jarraitzeko!

2. astea

Bigarren aste honetan iada energia gehiagorekin ibili naiz. Ordutegira ohituta, bulegoko dinamikan sartuta eta proeiktua ongi ulertuta bigarren aste honetan askoz erosoago nabaritu dut nire burua. Pasaden astean bezala, lehen egunak bulegoan eman izan ditut Donostia proiektuaren jarraipenarekin laguntzen, uste baino koordinazio gehiago behar duen kontu bat denez Anderson eta Lynn-ekin denbora gehiago pasatzeko aukera izaten ari naiz, eta asko ikasten nabil beraiengandik.  Aste honetan gehien kostatu izan zaidana aurrekontuen Excela ulertzea izan da (oraindik ere ulertzeko saiakeretan nabil), baina CIPCAko kideak laguntza handikoak izaten ari dira. Lehen astean bezala, oraingo honetan ere ostegunean itzuli naiz Buenos Airesera Azucenarekin. Goizean Buenos Aireseko distrituko instituzio eta entitate ezberdinetako autoritateekin bilera bat izan genuen haien sinismenak, jarrerak eta orokorrean distrituko kudeaketa genero ikuspuntu batetik aztertzea zuena helburu. Horren ondoren bazkaldu eta ALBUPI emakume taldeko bilera dinamizatu genuen bi puntu nagusiren inguruan: kide gehiago onartzea eta Limara formakuntza batera joateko hautagaiak aukeratzea. Bileraren ondoren izozki bat jatera joan ginen denak elkarrekin eta Azucenarekin komentatu genuen zein potentea den 10 emakumez osatutako talde bat elkarrekin ibiltzen ikustea herriko kaleetatik eta baita zein garrantzitsua den haien artean komunitatea sortzeko ALBUPI erreferentzia espazio bat izatea bai politikarako baina haien arteko zainketarako ere. 

Nahiz eta nire eginbeharrak hezkuntzarekin lotura handiagoa duten, oso eskertuta nago Azucenarekin eta emakumeen taldeekin partekatzeko izaten ari naizen aukerengatik.

3. ASTEA

Aste honek egun bat gutxiago izan du astelehenean jaieguna izan delako, eta zeinen ongi etorri zaidan egun extra hori nire MALean pixkat zentratzeko. Izan ere praktika hauek burutzen ditudan bitartean irailean entregatu beharreko lanarekin aurrera noa, zein garrantzitsua den gustuko duzun gai bat aukeratzea MALerako…

Nire astera eta praktiketara itzuliz, astearetan hasi ziren asteko lanegunak, konkretuki Buenos Airesen. Bertan Lynn eta Anderson kideak lagundu nituen Buenos Aires barrutiko nerabeen sexu- eta ugalketa-eskubideen egoera-diagnostikoa bateratzeko. Aurkezpen hau osasun eta hezkuntza sektoreko ordezkariekin eman zen, baita 2 eskoletako ikasleen ordezkariekin ere. Behin hau eginda, diagnostikoaren informea osatu daiteke sektore hauen iritziekin barrutiko egoerari buruzko oinarri-lerro osatu bat sortuko da. 

Aurkezepenaren ondore, Anderson lagundu nuen El ingenioko eskolaraino eta bertan Gurasoen eskolak ikusteko aukera izan nuen, hauen helburua gurasoak haien seme-alabekiko duten erlazioa hobetzera eta gazteen sexualitatearen eta bizitza-helburuen inguruan gehiago inbolukratzea da.

Asteazkenetik aurrera, hurrengo 3 egunak bulegoan igaro ditut hainbat jardueren sistematizazioa egiten, talde-bileretan eta datozen asteetako programazioa zehazten; izan ere, uztailaren 15etik 23ra CIPCAren proiektuen aurrerapenen barne ebaluazioa dator, eta aurretik ahalik eta jarduera gehien itxi behar dira.

4. ASTEA

Iada laugarren astea egina… Zein azkar egiten duen denborak aurrera! Aste honetan, Buenos Aireseko proiektuarekin ez ezik, Salitral eta Faiqueko proiektuetan parte hartzen egon naiz, bai bulegoan eta baita eskualdeetan bertan. Aste hasiera zaila  izan nuen arren, CIPCAko kideek asko animatu ninduten pixkanaka aurrera egiteko, eta bulegoko giroak positiba mantentzen lagundu dit. 

Astelehenetik ostegunera hiru proiektuentzako egiaztapen-iturrien jarraipena egiteko mekanismoak sortzen eta ostiralean egin behar genituen material banaketen antolaketan ibili naiz. Eta esan behar dut, monotono samarra zirudien astea ostiraleko irteerarekin konpondu zela, 6: 00etan hasi eta 22:00ak arte amaitu ez zen eguna neketsua baina oso abentura polita bihurtu izan zen. Goizean, Anderson kidearekin Salitral eskualdeko bi ikastetxeetara joan ginen materiala banatzeko. Han irakasle, zuzendari, psikologo eta ikasleekin egon ginen, nerabezaroan haurdunaldia prebenitzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko sortuko dituzten bi kanpainetako arauak azaltzeko eta CIPCAren eta ikastetxearen arteko komunikazioa adosteko. Bi ikastetxeetatik oso pozik atera ginen, bertako aktore guztien inplikazioa eta motibazioa ikusita. Materialak banatu ondoren, El Faiqueko San Migelera igoko gara, eta han CIPCAk anemiari buruz antolatutako formakuntza bat babestu genuen. Hezkuntzarekin zerikusi handirik ez zuen arren, prestakuntza oso aberasgarria izan zen eta hurbildu ziren Cuna Más elkartzeko boluntarioak oso pozik atera ziren.

5. ASTEA

Astelehenean bero kolpe batek K.O. utzi ninduen, eta astea pixkat aldrebes hasi nuen. Azkenean, asteazkenean bulegora itzuli nintzen berrituta eta nire lanekin aurrera jarraitu dut. Ostiralean Anderson kidearekin Ciro Alegría eta José María Mariategui ikastetxeetara joan ginen bertako ikasleekin, psikologoekin eta tutoreekin  nerabezaroan haurdunaldia prebenitzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko kanpainen inguruko bilera bat egitera, pasaden astean Salitral eskualdeko ikastetxeekin egin genuen bezala. Buenos Aireseko inguruetatik motorrarekin ibili ginen eta horri esker paisai berri pila bat ezagutu nituen, bidean aurkitutako oztopoak deskantsu txikiak ematen zizkigun bitartean.

6. ASTEA

Aste hau berezia izan da bi arrazoiengatik; alde batetik CIPCAko barne ebaluaketa izan dugulako, eta bestetik, aste honek egun bat gutxiago izan duelako, oporren hasiera markatuz. 

Barne ebaluaketarekin hasiz, oso prozesu interesgarria izan da. CIPCA osatzen duten programa ezberdin guztiak ezagutzeko aukera eman dit, baita ere, programa ezberdin horietan egiten dituzten proiektu eta ekintzen inguruan ikasteko. Asteko lehen eguna ebaluaketarako aurkezpenak eta murala prestatzen eman genituen, aurtengo ebaluaketan espazio informal bat sortu nahi izan dutelako programa ezberdinetako kideen artean era lasaiago batean hitz egiteko, hortik jaio ziren programa bakoitzeko mural bat sortzeko ideia. Ofizialki, asteartean hasi zen ebaluaketa programa bakoitzaren aurkezpenarekin. Asteazkenean, erronka eta horien aurrean eman beharreko erantzunen inguruan zentratu zen eguna, batez ere iraila amaieran sartuko den El Niño Fenomenoari arreta berezia ipiniz.  Izan ere, fenomeno honek eskualde osoko dinamikak aldatzea eragin du; eskolek haien jaiegunak baztertu eta klaseak aurreratu dituzte, CIPCA mailan, proiektuen jarduerak aurreratzen eta moldatzen hasi dira baita ere… Oso garrantzitsua iruditu zitzaidan horri espazio berezi bat eman izana barne ebaluaketaren testuinguru barruan.

Ostegunean, goizeko aurkezpenen ondoren, asteari amaiera eman genion parrillada bat eta salsa eta cumbia pixka bat partekatuz. Oso egun polita izan zen, eta oporren hasiera ospatzeko eta CIPCAko lankideekin une dibertigarri batez gozatzeko aukera ederra.

9. ASTEA

Oporretatik itzulita, berriz martxa hartzera! Astea pixka bat nekatuta hasi nuen eta asko eskertu nuen lehenengo egunak bulegoan gelditu izana, asteko eta hilabete osoko ekintzak antolatzen. Orain bereziki zentratuta gaude eskoletan nerabezaroan haurdunaldia prebenitzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko egingo ditugun kanpainetan, eta asteazkenean hauek koordinatzeko bileretara joan ginen.

Asteazken goiza Salitral eta Malacasí ikastetxeetako tutore, zuzendari, koordinatzaile eta ikasleekin eman genuen, eta arratsaldea, aldiz, El Ingenioko eta Buenos Aireseko ikastetxekoekin. Egun bakar batean 4 ikastetxe bisitatzeak haien arteko ezberdintasunak argi ikusteko aukera eman zidan; izan ere, Buenos Aireseko Ciro Alegría ikastetxeak ez dauka eskola fisikorik, 4 hilabete daramatzate klaseak online jasotzen eta espazio alternatibo baten zain. Horrek asko zailtzen du bai ikastetxearen jarduna bai CIPCArena. Azkenean, eskola guztietan datak ixtea lortu genuen, bazkaldu eta Piurara itzuli ginen poz-pozik.

Osteguna eta ostirala bulegoan pasatu ditut, baina astea ez dut hor bukatu, larunbatean Tambograndera joan naizelako CIPCAko beste proiektu batean laguntzera.

“Sexu- eta ugalketa-eskubideak

PROIEKTUA: Tokiko eragileek elkarlanean sustatzen dituzte Piurako Morropón probintziako Buenos Aires barrutiko nerabeen eta emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak.

Lekua: Piura eta Buenos Aires, Peru