Landa eremuko emakumeek edateko ura eta ingurumen osasungarria eskuratzeko eskubideak erabiltzen dituzte

KOKAPENA: Canchaque eta San Miguel de El Faique barrutietan, Peru
TOKIKO BAZKIDEA: CIPCA
FINANTZATZAILEA: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
ONURADUNAK: 1144 emakume eta 1685 gizon
URTEA: 2021-2022
IRAUPENA: 24 hilabete
AURREKONTUA: 515.549,50€

HELBURU OROKORRA: Proiektu honen bidez, Piura Garaiko (Peru) landa-eremuko emakumeak
ur- eta ingurumen-eskubide seguru, garbi, osasungarri eta jasangarriak
defendatzeko eragile politiko gisa aitortzen lagundu nahi da.

LABURPENA

Horretarako, esku-hartze bat diseinatu da, eskubide horien egikaritza indartzeko, 4 jarduera-ildoren bidez: (I) liderren eta ur-erabiltzaileen
gaitasun politikoak eta estrategikoak sustatzea; (ii) elkarte-sare feminista sustatzea, ahalduntzera eta erabakiguneetan eragina izatera bideratuta; (iii) gizartea sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko neurriak bultzatzea, genero-arrakalak gainditzen laguntzeko; eta (iv) ur-zerbitzuen eta hondakin solidoen kalitatea hobetzea, genero-ikuspegia txertatuz JASSen
[1], ATMren [2] eta CAMen [3] plangintza- eta kudeaketa-tresnetan.
[1] Saneamendu Zerbitzuen Administrazio Batzordeak.
[2] Udal Arlo Teknikoak.
[3] Udal Ingurumen Batzordeak

ARGAZKI GALERIA