Buenos Aires barrutian 0-5 urte bitarteko haurrei arreta emateko politika publikoak ezartzeko kudeaketa artikulatu eta hitzartua egitea, Morropón-Eskualdea Piura-Peru probintzian"- II. Fasea
KOKAPENA: Buenos Aires barrutia-Piura-Peru
TOKIKO BAZKIDEA: CIPCA
FINANTZATZAILEA: Gipuzkoako Aldundia
ONURADUNAK: 2036 pertsona (913 gizon eta 1123 emakume)
URTEA: 2016-2018
IRAUPENA: 24 hilabete
AURREKONTUA: 132.070,64€
HELBURU OROKORRA: Buenos Aires barrutian 0-5 urte bitarteko haurrei arreta emateko politika publikoak ezartzeko kudeaketa artikulatu eta hitzartua egitea, Morropón-Eskualdea Piura-Peru probintzian”- II. Fasea


LABURPENA
Konpondu nahi den arazoa da lehen haurrei zerbitzuak emateko ituntze- eta kudeaketa-prozesu artikulatuen finkapen ahula, Buenos Aires barrutiko 0 eta 5 urte bitarteko haurren desnutrizioarekiko urrakortasuna murrizteko eta hezkuntza, ur seguru eta giro osasungarrietako zerbitzuetarako sarbidea hobetzeko, dauden genero-arrakalak kontuan hartuta.
Horren aurrean, proposatu zen tokiko gobernuak, erakunde publiko deszentralizatuek, erakunde komunitarioek eta tokiko eta eskualdeko hitzarmen-espazioek 2014-an hasitako prozesuak finkatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin, kudeaketa artikulatu eta hitzartuaren bidez zerbitzuak eman ditzaten (hezkuntza goiztiarra, nutrizioa, ingurumen-kudeaketa – Ur segurua, saneamendua eta hondakin solidoen erabilera), eta genero-indarkeria eta haurdunaldia saihesteko ekintzak ezar ditzaten.