Martxoak 15: kontsumitzea ere erabakitzea da

Edozer erosten dugun bakoitzean erabaki bat hartzen dugu.
Ez bakarrik produktuari buruzkoa, baita babestu nahi dugun eredu ekonomiko, sozial eta ingurumenekoari buruzkoa ere.

Hausnarketa hau irekitzeko, Egoaizia eta Aldatzen erakundeetatik sare sozialetan pildora txiki bat partekatu dugu, ideia sinple bat gogorarazteko: hemen kontsumitzen duguna ere munduarekin lotuta dago.

Egunero erabiltzen ditugun produktu askok —kafeak, txokolateak edo azukreak, esaterako— ekoizpen kate globalen parte dira, eta bertan pertsonak, lurraldeak eta baliabide naturalak daude tartean.

Horregatik, kontsumoa ere eraldaketarako tresna indartsua izan daiteke.

Martxoaren 15a, Kontsumo Arduratsuaren Munduko Eguna dela eta, Egoaizia eta Aldatzenetik zure iritzia eta kontsumo ohiturak ezagutu nahi ditugu.

ZURE IRITZIA ENTZUN NAHI DUGU! 

Parte hartu Saretuz Mapako dendetan erabiltzeko 75 €-ko bi bonuren zozketan.  Zure iritzia kontsumo arduratsuari eta lan bidezko eta jasangarriago batean duen eraginari buruz funtsezkoa da. 

*2026ko apirilaren 3ra arte duzu parte hartzeko aukera. Ondoren irabazleen izenak argitaratuko ditugu.