“Zain ditzagun ozeanoak” Lehiaketa

“Zain ditzagun ozeanoak”

EKOAKTIBITATE BAT, 120 €-KO “PLASTIKORIK GABE” BONOA, EDO ETA 70 €-KO “EKOMODO” BONU BAT IRABAZI

Gure eta planetaren biziraupenerako oso garrantzitsuak diren arren, gaur egun, giza jardueren ondorioz, ozeanoak larriki mehatxatuta dauden ekosistemak dira. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, platikoek eragindako kutsadura: ozeanoaren km bakoitzeko, 13.000 hondakin zati daudela estimatzen da.   Azken berrogei urteetan, mota horretako hondakinen presentzia ehun aldiz biderkatu da Ozeano Barean, eta, horrela, “zazpigarren kontinentea” sortu da. Hau, zabor plastikoaren masa izugarri bat da, ozeano horren iparraldean dagoena eta Estatu Batuen herenaren pareko azalera hartzen duena. Kasu hau bereziki larria bada ere, ez da bakarra, plastikozko masa gehiago sortzen baitira planetako beste ozeano batzuetan.

Ozeanoak funtsezko elementuak dira gure planetaren orekarako, eta orain are gehiago, klima aldaketaren ondorio lazgarriei aurre egitea funtsezkoa baita.

Lehiaketa honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi da, ikuspegi sozial nahiz jasangarri batetik. Helburua nagusia da itsas ekosistemek jasaten dituzten mehatxuetaz ohartzea.

LEHIAKETA

Lehiaketa honen helburua da ozeanoek gure osasunarentzat eta planetarentzat duen garrantziaz hausnartzea.

Bidali zure lana (edozein teknika artistiko plastiko edo fotografikoren bidez egina) 2022ko urriaren 1a baino lehen lehiaketaegoaizia@gmail.com helbidera.

Sorkuntza horiekin guztiekin erakusketa bat egingo dugu eta album bat bidaliko dizugu parte-hartzaile guztien irudi eta testuekin.

SARIAK

  • EKOTIBITATE BAT. Murgildu eta gozatu aukeraz betetako tsaso batean
  • “Plastikorik gabe” bonoa, 120 €-koa. Plastikorik gabeko bizitza bat bizitzeko behar dena
  • “Ekomodo” bonoa, 70€-koa. Diseinuzko osagarriak eta jasangarriak zure egunerokotasunerako

 

PARTE HARTZEA

Planeta urdinaren osasunerako errezeta:

  •   Ura Lurra baino gehiago (Lurraren azaleraren % 70 urez estalita dago)
  •   Gatza (planetako uraren %97 itsaso eta ozeanoetako ur gazia da)
  •   Tenperatura egokia (Eguzkiaren eta lurraren arteko distantzia aldatuz gero, ura lurrundu edo izoztu egingo litzateke)
  •   Atmosfera babeslea izan behar du Lurreko bizitza babesteko

Errezetarekin ikusten dugu planeta urdinaren etorkizuna hauskorra dela eta kontuz ibili behar dugula. Hain handia eta askotarikoa da, eta, aldi berean, hain delikatua.

Zure mundua eta itsasoa nolakoak diren kontatzera gonbidatzen zaitugu (edozein teknika artistiko plastiko edo fotografikoren bidez): koloreak, usainak, soinuak eta zaporeak. Bertan dagoen bizitza irudika dezakezu, bertan bizi diren bizidunak, bertan lan egin, gozatu eta bidaiatzen duten gizakiak. Azken finean, eskerrik asko planeta urdinarekin duzun harremana gurekin partekatzeagatik.

NOLA EGIN DEZAKEZU?

  Zure ikasgelatik edo etxetik
  Prestatu zure sormen-lana, banakakoa edo taldekoa, eta amaituta dagoenean…
  Egin argazki batzuk sorkuntza ondo ikusten dela egiaztatzeko (zenbat eta kalitate handiagoa izan irudiak, orduan eta hobeto geratuko da erakusketan)

Eta bidali posta elektronikoz urriak 1 baino lehenago helbide honetara: lehiaketaegoaizia@gmail.com

Sorkuntza horiekin guztiekin erakusketa bat egingo dugu eta album bat bidaliko dizugu parte-hartzaile guztien irudi eta testuekin.

Ziur ederra geratuko dela, eta are garrantzitsuagoa dena: gure planeta urdina eta haren aniztasuna denok batera hobeto zaintzen lagunduko duela, planeta horretan bizi garenok barne!

Lehiaketaren oinarrietan informazio osoa, baldintzak eta parte hartzeko baldintzak aurkituko dituzu. Deskargatu esteka honetan.

 

LAGUNTZAILEAK

SURFRIDER FUNDATION

Surfrider España es la delegación española de la ONG Surfrider Foundation Europe . Cuando comenzó Surfrider Europe, estaba formada por un grupo de surfistas preocupados por la salud de su entorno. Hoy la entidad está formada por expertos en el campo de la protección de los océanos; aborda la problemática de la basura marina y la contaminación plástica, la calidad del agua y la salud pública, el cambio climático y la gestión del litoral. 
 
A través de una apasionada red de grupos locales de voluntarios en comunidades costeras y ciudades de toda Europa, educa, sensibiliza y organiza acciones sobre el terreno. Empodera a ciudadanos y especialistas para promover la investigación científica e influir en una legislación que coloque la protección de los océanos en el centro del debate político. Desde 1990, el trabajo a nivel local, nacional y europeo  ha dado lugar a cientos de victorias medioambientales. 
 

Ocean Initiatives

Ocean Initiatives es un programa de voluntariado en torno a las basuras marinas por medio de recogidas de basura marina en playas, lagos, ríos y fondos marinos. Los voluntarios organizan actividades de recogida con el apoyo de la ONG. Gracias a este programa, miles de personas participan cada año, ayudando a Surfrider a obtener datos de contaminación marina, sensibilizar a la ciudadanía y trasladar a la administración la necesidad de tomar medidas para prevenir la contaminación marina. 
 
foto-surfrider-para-web

Surfrider anima a los participantes al concurso a que organicen o participen en una Ocean Initiatives y que utilicen la experiencia para sacar la foto que transmita lo que han aprendido o su conexión con el océano. 


"Llevadera es la labor cuando muchos comparten la fatiga"

– Homero –