Ekimen honen bitartez, Cuscoko Fe eta Alegria 44 sareko eskoletako haurren kultura- eta hezkuntza-eskubideak gauzatzen lagundu nahi da; zehazki, urrutien dauden eta ahulenak diren landa-eskolak. Ikasleei ikaskuntza gogobetegarriak garatzeko aukerak eta espazioak eskaini nahi zaizkie, kitxuaz, eta gaztelaniaz, bai eta irakasleak ikasgelan irakasteko prozesuak indartu ere, haurrek komunikazio-gaitasunak eta trebetasun elebidunak modu koordinatuan garatzea bermatuko duen material pedagogikoa erabiliz.
Hegoaldeko lan horrez gain, iparraldeko lanarekin ere jarraitu nahi da, eta garapenerako kalitatezko hezkuntza arduratsua izateko eskubidea gauzatzen lagunduko duten sareak sortzen jarraitu.
EGOAIZIA eta ALDATZEN-ek elkarlanean egindako etengabeko lana izan nahi du proiektu honek. Horren alde egiten da apustu, pertsonak eta gizartea konprometitu, inplikatu, sentsibilizatu eta eraldatzeko tresna gisa, eta, horretarako, ezinbestekoa da harreman zuzena izatea lan egiten eta laguntzen zaien errealitate eta pertsonekin.