Hezkuntza-politiken, lehen haurren osasunaren eta garapen ekonomikoaren kudeaketa artikulatua
KOKAPENA: Huancabamba probintzia-Piura-Peru
TOKIKO BAZKIDEA: CIPCA
FINANTZATZAILEA: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
ONURADUNAK: 3063 pertsona (1583 gizon eta 1480 emakume)
URTEA: 2014-2016
IRAUPENA: 24 hilabete
AURREKONTUA: 438,991.52€
HELBURU OROKORRA: Tokiko erakundea indartzen laguntzea, politika publikoak hitzartu eta ezartzeko.
LABURPENA
Erkidegoko erakundeek politikak ezartzeko sektoreen eta gobernuen (Estatua) arteko eragin eta deskoordinaziorako duten gaitasun ahularen aurrean, proiektuak honako hau sustatzen du: Erkidegoko erakundeen ordezkari diren gizonek eta emakumeek, agintariek, udal-funtzionarioek eta erakunde publiko deszentralizatuetako ordezkariek politika publikoen kudeaketa itundu eta artikulaturako gaitasunak garatzea, hezkuntza-zerbitzuetan, lehen haurtzaroaren osasunean eta garapen ekonomikoan estaldura- eta genero-arrailak murrizteko. Horregatik, esku-hartzeak honako hauek ditu ardatz:
1) Erkidegoko erakundeetako ordezkarien gaitasunak indartzea, politikak betetzean eragina izan dezaten.
2) Estatuaren eta gizarte zibilaren arteko hitzarmen-espazioen eraketa eta funtzionamendua, politikak modu artikulatuan kudeatzeko.
3I) Udal-agintari eta -funtzionarioen gaitasunak indartzea, hitzarmen-guneetan itundutako politikak planifikatu eta ezartzeko.
4) Politika publikoak hitzartzeko eta ezartzeko tokiko erakundetasuna indartzen laguntzea.