Piurako kakao-ekoizle txikien elkartearen lehiakortasuna indartzea. (APPROCAP) – Peru, II. Fasea

KOKAPENA: Piura, Peru
TOKIKO BAZKIDEA: CIPCA
FINANTZATZAILEA: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
ONURADUNAK: 221 pertsonas (35 emakume eta 186 gizon)
URTEA: 2014-2016
IRAUPENA: 24 hilabete
AURREKONTUA: 331,274.81€

HELBURU OROKORRA: Peruko Piura eskualdean kakaoa landatzen duten nekazarien familien pobrezia-maila murrizten laguntzea.

LABURPENA

Piurako kakao-ekoizle txikien elkarteak Piura-Peru eskualdeko kakaoaren balio-katean duen partaidetza sendotzea da proiektuaren helburua, esku-hartzearen lehen fasean lortutako aurrerapenak sendotuz. Besteak beste, laborantzaren ekoizpen-kudeaketa hobetzea, kakao-merkatuan duen merkataritza-artikulazioa indartzea eta haren garapen eta antolaketa-posizionamendua sendotzea.

Horretarako, laborearen produktibitatea eta kalitatea areagotu zuten ekintzak egin ziren, trebakuntzaren, laguntza teknikoaren, sartzeetarako kredituaren eta laborearen erabileran berrikuntza teknologikoen bidez. Uztaren eta uztaren osteko kalitatearen kontrol-sistemaren funtsezko alderdiak ere indartu ziren: merkaturatze-sistemarekin lotutakoak, merkataritza-sustapen hobea azpimarratuz, emakume ekoizleen esku-hartzearekin kakaoaren deribatuak ekoizteko ekimenen inplementazioan aurrera eginez

ARGAZKI GALERIA

“Los agricultores cultivamos esperanza y cosechamos futuro”

– Anónimo –