Nor zaitugu? Zutaz hitz egin

Iratxe Lizarazu Zalbidea naiz, 25 urte ditut eta Kukularra izeneko auzo batean bizi, Erandiokoa. Jarduera Fisiko eta Kirol Zientziak + Lehen Hezkuntza gradu bikoitza ikasi nuen, Deustuko Unibertsitatean. Nire ikasketak bukatu bezain laster atzerrian bizi nuen nire lehenengo esperientzia Dublinen, Haur Hezkuntzako irakasle moduan. Gaur egun Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz. 

Kirolzale amorratua naiz, edozein kirol mota praktikatzea gustatzen zait, baina batez ere futbola.

Laster, Perura joango naiz, Piura eskualdera, “Marayko Herri Berriko haurren eta gazteen bizi-kalitatea hobetzea kirolaren bitartez” proiektuan parte hartzeko.

Zerk bultzatu zintuen kooperante izatera?

Pertsona guztien aukera-berdintasunean sinesten dut, arraza edota sexua baztertu gabe. Horregatik, atzerrian esperientzia berri bat bizitzeak eta proiektu batean elkar ekiteak pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukera emango dit.

Zer uste duzu behar dela kooperante izateko?

Egokitzeko gaitasuna, enpatia, errespetua, malgutasuna, ekimena eta laguntasuna eskaintzeko gogoa.

Zer da gehien nahi duzuna?

Kultura-murgiltze osoa bizitzea eta jende berria ezagutzea. Horrez gain, berdintasun-balioak transmititzea kirolaren bitartez, guztiontzako aukera bat lortzeko asmoaren.

Nola ezagutu zenuen Egoaizia eta zergatik hasi zara lankidetzan haiekin?

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren bitartez ezagutu nuen EGOAIZIA, Eusko Jaurlaritzak antolatua.

“Hezkuntza Unibertsala

PROIEKTUA: “Marayko Herri Berriko haurren eta gazteen bizi-kalitatea hobetzea kirolaren bitartez”  Mossako Santa Katalina Barrutia,  Morropón probintzia , Piura eskualdea , Peru.

2022ko Uztailaren 8tik irailaren 25era

ALIANTZAK: SD EIBAR erakundeak finantzatutako proiektua, Eibar-Piura Kirol Eskolaren tokiko lankidetzarekin