Etiopian, eta bereziki Tigray eskualdean, kafea edari bat baino askoz gehiago da. Kafe-zeremonia tradizionala elkartzeko, hitz egiteko eta partekatzeko unea da.
Zeremonia hiru txandatan egiten da: Abol, lehenengo katilua, topaketaren hasiera markatzen duena; Tona, bigarrena, elkarrizketa sendotzen den unea; eta Baraka, hirugarrena, “bedeinkapena” esan nahi duena eta topaketaren amaiera partekatua sinbolizatzen duena.
Gerrak eta indarkeriak markatutako urte gogorren ondoren, Tigrayen kafearen inguruan biltzea emakumeentzat espazio seguruak sortzeko modu bat ere izan da: esperientziak partekatzeko, elkarri babesa emateko eta pixkanaka beren bizitzak berreraikitzen hasteko.
Erakusketan zehar, argazkiak eskuratu ahal izango dira, eta bildutako dirua Egoaiziak Tigrayko komunitateekin batera egiten duen lana babestera bideratuko da.