EGOAIZIA
2006. urteaz geroztik, Egoaizia kontsumo arduratsua lantzen, antolatzen eta sustatzen ari da hainbat ekintzaren bidez, hala nola: bidezko merkataritza, kontsumo arduratsuko azokak, argazki-lehiaketak, erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak eta prestakuntzak ikastetxeetan, aisialdiko taldeetan, boluntarioen, guraso elkarteak eta gizarte-eragileen artean.
Zer da EIBAR ERALDATUZ?
Apustu horretan, 2021ean, «Eibar Eraldatuz» proiektua jaio zen, Eibarko kontsumo-eredu arduratsuagoa, kritikoagoa, eraldatzaileagoa eta feministagoa sustatzeko.
Nola?
Zertarako?
Zer egin da?
– LEHEN URRATSA: Gogoeta-prozesu indibidual zein kolektiboak
sustatzeko espazioak sortzea.
Gizarte-eragileen sareak indartzea, eta jarduera eraldatzaileak diseinatzea.
– BIGARREN URRATSA: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuko baldintza
espezifikoak betetzen dituzten Eibarko eta inguruko
establezimenduen datuak jasotzea eta mapatzea.
Ikuspegi bera duten eta gure gizartean nagusi diren
ekoizpen- edo/eta kontsumo-ereduak zalantzan jartzen
dituzten beste erakunde aliatu batzuk identifikatzea.
– HIRUGARREN URRATSA: Maketazio digitala eta mapa sortzea web-orri
formatuan.
– LAUGARREN URRATSA: Mapa zabaltzea eta gizartaratzea.
PARTE HARTU!
Kontsumo arduratsu, iraunkor, kritiko, eraldatzaile
eta ekofeministarako eredu baterantz

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar jasangarriagoa
Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Ekologikoa, Berreralbipena, Ingurumena, Bertakoa, Energia garbia

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar EKITATIBOAGOA
Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Berdintasuna, Ekonomia solidarioa, Bidezko merkataritza, Trukea, Finantza etikoak

Sustatzen dituzten ekimenak: Eibar sozialagoa
Kontsumo arduratsuaren balioak sustatzen al ditu zure jarduerak? Artisautza, Hezkuntza, Kultura, Software librea