Goi eta Piura Beheko landetako emakume ekintzaileen rol ekonomikoa indartzea

KOKAPENA: Piura, Peru
TOKIKO BAZKIDEA: CIPCA
FINANTZATZAILEA: Gipuzkoako Aldundia
ONURADUNAK: 422 emakume
URTEA: 2016-2017
IRAUPENA: 24 hilabete
AURREKONTUA: 214,522.95€

HELBURU OROKORRA: Landa-eremuko emakumeak ahalduntzea rol ekonomiko produktiboan, familiako eta komunitateko genero-ekitateko harremanen esparruan.

LABURPENA

Proiektuak herri-bankuetako bazkideekin, haien bikotekideekin, familiekin eta komunitatearekin genero-harremanak ekitatiboki lantzeari eman dio garrantzia. Beren negozioak finantzatzeko mikrokredituak eman zaizkie eta beren landa-negozioen enpresa-kudeaketako trebakuntzak erraztu zaizkie.

ARGAZKI GALERIA