Home
NORTZUK GARA?
¿Quienes somos?
ZER EGITEN DUGU?
¿Qué hacemos?
KONTAKTUAK
Contacto
PARTE HARTU
Participa
AHOAZ AHO
Nos cuentan
KONTUAK ARGI
Cuentas claras
ALDIZKARIAK
Revistas
LOTUNEAK
Enlaces
SAREAK
Redes
Libro de visitas


GURE EKINTZA-BIDEAK.

1.Garapenerako Lankidetza Proiektuak: Munduko beste toki batzuetako pertsona eta erakundeekin lan egiten dugu, komunitateei garapen integrala lortzen laguntzen diegu beren amets, premia eta gaitasunen araberako proiektuen bidez, beren erritmoak eta kulturak errespetatuz eta elkarrekin ikasiz, hitz eginez, partekatuz eta biziz.  

2.Garapenerako hezkuntza:
-Ahulezia   egoerak sortzen dituzten arrazoiak ikusarazten, salatzen eta eraldatzen ditugu, alternatibak proposatuz.
-Errealitate desberdinak hurbiltzen dituzten prozesu eta jarduerak garatzen ditugu kontzientzia kritikoa pizteko eta posible den beste mundu solidario batekin konprometitutako jendea sortzeko.
-Truke esperientziak bideratzen ditugu eta boluntarioak animatzen ditugu herrialde pobretuetan babesten ditugun proiektuetan inplikatu daitezen.

3.Proposamen alternatiboak: Pertsonak lehenesten dituzten eta guztion ongizatea zaintzen duten merkataritza, ekonomia, parte-hartze eta garapen moduak ikusarazi nahi ditugu.  

4 . Eragin politikoa:
Hainbat plataforma, erakunde eta ekimenetan inplikatzen gara tokiko politika publikoetan eragina izateko eta, bide horretatik, nazioarteko lankidetzaren alde egiteko.  Lau ekintza-bide hauek garatzeko ezinbestekoa da beste pertsona eta erakunde batzuekin sarean lan egitea eta komunitatean parte-hartzea.

EGOAIZIA Toribio Etxeberría,26. C.P 77. 20600 Eibar (GipuzKoa) Tfno: 943 20 36 32   Fax:943 70 13 04  e-mail: egoaizia@egoaizia.org  http://www.egoaizia.org